Pasar al contenido principal

Hauek bai artistak

2023.09.25.- Lau eta bost urteko artistek irudimenari eragin diote egunotan. Yayoi Kusamaren arte lanetan inspiratuta bere obra imitatu dute. Esku eta kolore ugari, arte kooperatiboa nagusi Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan.

“Yayoi Kusama artista janponiarra da, kolore bizietako puntuen erabilera anitzagatik ezaguna. Txikitatik pentsamendu obsesioak izan ditu eta horrek bultzatuta margotzen hasi zen. Horietan, gehienbat, puntudun eremuak ikusten zituen. Bere pentsamenduak eta puntuak bere estiloaren ezaugarri nagusietako bat bihurtu ziren.  Hori bakarrik ez, pop artearen, minimalismoaren eta arte feministaren aintzindaria ere bada. Yayoi Kusamaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, Guggenheim museoan bere erakusketa urriaren 8a arte ikusgai dago.”

Lau eta bost  urteko ikasleek Yayoi Kusamaren koloredun puntuetan oinarrituta osatu dute euren lana. Puntuz puntu, segi dezaten sormena garatzen!

Azken albisteak

Los temas a tratar serán las cuentas del ejercicio 2025, la renovación de los órganos de gobierno y el informe de dirección.
Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua ha organizado un autobús para acudir, los billetes están a la venta en la Secretaría de la Ikastola
Larunbatean Ikastolako zozketako sariak banatu ziren.
Batxilergoko 2.mailakoen agurra.