Pasar al contenido principal

Liburutegi berria sortzen!

2023.09.21.- Ikasturte hasierak asmo eta erronka berriak dakartza. Oraingo honetan, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleen erronka liburutegi bat sortzea izango da.

Dagoeneko lanean hasi dira; aste honetan bertan Laudioko Udal liburutegia bisitatu dute, bertako antolaketa ezagutu ahal izateko. Bisita lehendabiziko urratsa baino ez da izan, orain udal instalazioetan hartutako ideiekin eta ikasleen sormenarekin desafio berri honi ekingo diote!

Laster gune berri honetaz gozatzeko aukera izango dugu, baita irakurketarekin aberasten jarraitzeko aukera ere!

Azken albisteak

Laudio-Bucraa elkartasun bidaiaren aldeko zozketak badu zenbaki sariduna, 0624. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko ekimena laguntzearren zozketarekin bat egin duzuen guztioi.
Programak prestakuntza, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu.
Aiaraldeko Euskararen Eguna / Greba oharra / Guraso euskaldunentzako hitzaldia / Altxa Burua familia akordioa / DBH4ko ikasbidaia / Sararako material bilketa eta ikaSahara zinema emanaldia / Hendaiako Ikastolaren...
LH3ko ikasleek Vital Fundazioak sustatutako Cosmium ekimenean parte hartu dute.