Ikastolako baratza bizitzaz beterik dugu!
Leihora ateratzea baino ez dugu inguratzen gaituen Natura gu gabe zelan biziberritu den ikusteko.
Ikastolako baratza abian jartzeko proiektua gauzatzen ibili da Ibai eta hainbat laguntzaile ikasturte honetan.
Begira utzitako uraza eta marrubiak zelan hazi diren gu Ikastolan izan ez garen bitartean!
Galderrek argazki sorta ederra bidali digu!
Gogoratzen Ganekok etxean hazitegia prestatzeko bota zigun erronka? https://www.laudioikastola.eus/eu/node/9124
Martin eta Peiok etxean prestatu zuten hazitegia, Sue eta markok baratza antolatu zuten etxeko balkoian eta Izarrek ahuakate hezur bat landatzeko prestatu zuen, gogoratzen? https://www.laudioikastola.eus/eu/node/9077
Beharbada, Ikastolara etorri ezinik ere, baratza birtuala osa dezakegu guztion artean... Sormenari so!