EUSKARALDIA: #3 Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira?
#3
(apirilak 26)
Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!
Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!
JARRI PUNTU URDINA ETXEKO BALKOIAN!
Marraztu EUSKARALDIKO puntu bat nahi duzun kolore eta tamainan
Atera familia-argazkia puntuarekin. Argazkia atera eta partekatu sare sozialetan. Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!
Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.