Haur Danborrada balkoietara aterako dugu

APIRILAREN 27AN ATERA BALKOIRA DANBORRAREKIN

Apirilaren 24an ospatu behar genuen Laudioko Haur Danborrada bertan behera geratu da bizi dugun osasun alerta egoera dela eta. Laudioko Udalak apirilaren 27an, San Prudentzio bezperan, danborrada balkoietatik ospatzeko deialdia zabaldu du eta Laudio Ikastolan eta herriko gainerako ikastetxeekin batera, Haur Danborradak ekimenarekin bat egitea erabaki dugu. Danbor-arradak etxez etxe herri osora zabaltzea proposatzen dizuegu, danborradan etxeko guztiok parte hartuz.

Horretarako, datozen egunotan etxean danborrada prestatzera gonbidatzen zaituztegu, danborradako musika entzun eta etxean danbor modura erabili dezakezuen edozein tresnarekin familia osoak entseguak burutuz.

Hitzordua apirilaren 27an, 20:05ean izango da, 20:00etako txaloen ostean.

ERRONKA: BIDALI ENTSEGUKO ARGAZKIAK SORMENARI SO EKIMENERA

27an danborradan parte hartuko dugun guztion argazki albuma eta bideoa sortu nahi dugu.

Horretarako bidali sormenariso@laudioikastola.eus posta elektronikora etxean antolatzen dituzuen entseguetako argazkiak eta Sormenari So! atalean sortuko dugun argazki albumean txertatzen joango gara. Gogoan izan: argazki eta bideoak HORIZONTALEAN bidali.

27ko argazki eta bideoak ere nahi ditugu, horretarako apirilaren 29ra arte epea emango dugu argazki eta bideoak bidaltzeko.

Animatu eta parte hartu! Primeran egingo dugu!

 

ENTSEGUAK EGITEKO BIDEO ETA AUDIOAK

San Prudentzio erretreta eta San Prudentzio martxa izango dira joko ditugun piezak.
Jarraian, bakoitza jotzeko tutoriala duzue eta musika etxean entzuteko esteka ere:

https://drive.google.com/open?id=1FsLrxuHJl41qJ8PryZWxTpwEDnyyy78_

https://drive.google.com/open?id=1ZvuclHS796yHt1cRRAKNQgG1XnnmC2NL

DANBORRADA EGUNA

Danborrada egunean, apirilaren 27an, Laudio Udaleko web gunera konektatuko gara denok 20:05ean bertotik batera danborrada abiatzeko eta balkoietan jotzeko: http://www.laudio.eus/eu