PAUSALEKUA: Mandalak, hartu lasaitasuna elikatzeko tarte bat
Gustuko dituzu mandalak?
Duela urteak, nire bizitzaren momentu berezi batetan, Leirek (ahizpa txikiak), mandalak margozteko liburu bat oparitu zidan. Ordutik oso gustuko ditut.
Mandala hitzak zirkulua edo gurpila esan nahi du eta mandalak sortu eta margotzen dugun bitartean lasaitasuna sentitzen dugu.
Oso lagungarria izan daiteke atsedena hartu nahi dugunean, goibel gaudenean gure emozioak azalarazten laguntzeko, margozten gozatzeko…
Hori dela eta zuekin partekatu nahi nuen mandalak egiteko modu oso erraza, heldu zein haurrek egiteko aukera paregabea egunotan.
Zuk zeuk sortutako mandalak koloreztatzea proposaten dizut:
- Lehenik eta behin zure etxeko txokotxo lasai bat aukeratu. Mimoz prestatu musika, usaindun kandelak….
- Etxetik dituzun zirkulu formako elementu guztiak bildu. Beste edozein formak balio dezake.
- Tamaina ezberdinetako zirkuluak irudikatu. Adinaren arabera sinpleagoa edo konplexuagoa egin dezakegu.
- Koloreztatu
- Erlaxatu eta disfrutau!!!
Izaskun.
Bidali egindako manadalen argazkiak eta sorta polit bat prestatuko dugu!