KiVa eguna ospatu dugu

Beste urteetan bezala, KiVa Ikastola garela gogoratzeko helburuarekin KiVa eguna ospatu berri dugu.

Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek LH1ekoei programaren aurkezpen bikaina eman zieten, KiVa programa zer den azaldu, eta amaitutakoan pin-ak banatu zizkieten. LH2koekin ere hainbat jolas burutu zituzten.

Maila guztietan horma-irudi ederrak egin zituzten, gure Ikastola apaintzeko asmoz. Musika eta dantzaz gozatzeko aukera ere izan genuen, KiVa abestiaren koreografia eder batekin.

Oso ondo pasatu genuen, eta aldi berean, KiVak eskatzen duen konpromisoa guztion artean betetzeko gogoa adierazi genuen.

Zer da KiVa?

KiVa eskola jazarpenaren prebentzio, esku-hartze eta jarraipenerako Finlandian sortutako programa da. Laudio Ikastolak 2016/17 ikasturtean abiatu zuen, Euskal Herriko beste hainbat ikastolarekin batera, Ikastolen Elkarteak koordinatutako ekimenaren bidez.

Jazarpena taldeko fenomenoa da. Beraz, programaren helburu nagusia da jazarpena prebenitzea hura gertatu aurretik. Horretarako taldeko arauetan eragiten du eta ikaskide guztiengan era konstruktiboan jokatzeko, jazarpena ez bultzatzeaz arduratzeko eta ikaskide kalteberak babesteko gaitasuna sustatzen du.

Etiketak: