Aisialdi begiraleen lan poltsa

Eskolaz Kanpoko Ekintzetarako batzordeak Laudio Ikastolan burutzen diren ekintza ezberdinetako begiraleen ordezkapenetarako lan poltsa ireki du.

Interesatuek curriculuma helarazi beharko dute eke@laudioikastola.eus posta elektronikora.

Lan poltsan parte hartzeko B2 mailako euskara titulazioa edo baliakidea izan beharko dute. Begirale titulazioa, ingelesa ezagupenak (B2 maila), aisialdi esparruan esperientzia eta Ikastola mugimenduaren ezagupena ere baloratuko dira.

Etiketak: