Ikasleek nolako herria nahi duten adierazi dute inkesta batean
Ikastolako agenda 21 taldeak inkesta bat burutu du ikasleen artean 2016/17 ikasturtean lantzen ari den “Nolako herria nahi dugu” gaiaren harira. Laudion jolas parke eta kirol instalazio nahikoa dagoen, herrian zehar bizikletaz zein oinez ibiltzeko baldintza egokiak dauden, Ikastolara lagun taldean oinez etortzeko aukera gustuko duten edo Ikastola zein Udala ingurumena zaintzen dutela uste duten galdetu diete.