Nolako herria nahi dugu? Agenda 21 taldearen ekimen berria

Ikastolako Agenda 21 taldeak 2016-17 ikasturtean ikastolako komunitatean bultzatuko duen hausnarketa aurkeztu berri du: Nolako herria nahi dugu? Hortaz, herriko zein ikastolako azpiegiturak aztertuko dituzte ingurumenaren ikuspegitik hobekuntzak proposatzeko.
“Ikastola jasangarri bat izatea lortu nahian, ez ditugu aurreko urteetan emandako urratsak alde batera utziko eta horretarako hondakinen birziklapenarekin aurrera jarraitzen dugu eta Ikastolan konposta sortzeko prozesuarekin ere” adierazi dute.
Hau guztia ikasleekin lantzen hasi dira Agenda 21 taldean eta egunotan  egitasmo berria ikasleen artean partekatzen eta Txoko Berdearen apainketan dihardute.