ZARATAREN INGURUKO HAUSNARKETA LANDUKO DU AGENDA 21 TALDEAK

Agenda 21 proiektuak ikasturte honetan landuko dugun gaia aurkeztu du. Zarataren inguruko hausnarketa proposatu dute: “bai ikastolan bai etxean zarata larregi sortzen dugu. Honek gure osasunean eragin zuzena duenez, egoera desberdinak antzemango ditugu eta irtenbidea ematen saiatuko gara”.

Bestalde, ikastola jasangarri bat izatea lortu nahian, ez ditugu aurreko urteetan emandako urratsak alde batera utziko eta horretarako hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzen jarraituko dugu.

Hau guztia, dagoeneko ikasleekin  lantzen ari  gara eta proiektuaren txoko berdearen apainketan dihardute.