MATERIA ORGANIKOA LANDUKO DU AURTEN AGENDA 21 TALDEAK

Ikasturte berriarekin batera, Ikastolako Agenda 21 taldeak gai berria lantzen hasi da.

Iazko hondakinen gaiarekin jarraituz, aurten hondakinen MATERIA ORGANIKOAN zentratuko dira. Aiarako Koadrilako herrietan jartzen ari diren 5. edukiontzi marroiaren erabilpenarekin bat egitera eta parte hartzera animatuko dituzte Ikastolako ikasle eta gurasoak. Edukiontzi honen helburua materia organikoa birziklatuz konposta sortzea da.

Horrez gain, garrantzitsua da iazko helburuez (MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU) ez ahaztea eta aurrera pausuak ematen jarraitzea.

Hau guztia dagoeneko ikasleekin  lantzen ari  dira eta Ikastolako sarreran sortu duten txoko berdearen apainketan dihardute.

Etiketak: