EHUko orientazio azokan

2024.02.15.- Pasa den larunbatean, otsailaren 10ean, Orientazio taldeko arduradunak eta Batxilergoko 2.mailako ikasle zein tutoreek EHUk Bizkaiko Kanpusean antolatutako orientazio azokan egoteko aukera izan zuten.

Bisita hau Orientazio taldetik antolatzen diren ekintzetan kokatzen da; orientazio azoka, Ikasle ohien topaketa... . Jarduera hauek guztiak etorkizunean ikasi eta izan nahi duten lanbide hori hautatzen laguntzera bideratuta daude.

Aukeratzen duten bidea aukeratuta ere, etorkizuna irudikatzea errazten dieten azalpen eta bizipenak entzuten dituzte.

Erabakiak hartzeko bidea leuntzea da Ikastolako orientazio taldearen helburua!