5 urtekoak eraikuntzan

2024.02.08.- Bost urtekoak urtarrilaren erdialdean herrira joan ziren, Laudion dauden eraikin ezberdinak ikusi eta aztertzera; altuerak, formak, tamainak... .

Bisita horren ostean herriak eta etxeak lantzen ibili dira Ikastolan bertan. Txangoan egindako behaketan ateratakoarekin eta Ikastolan landutakoarekin proiektuari maketa baten eraikuntzarekin eman diote amaiera.

 

Maketan, material anitzak erabilita, eraikuntza eta azpiegitura mota ezberdinak islatu dituzte eta familiek ere egindakoa ikusteko aukera izan dute. Harro-harro!