Agate deuna

2024.02.05.- Urteroko ohitura mantenduz, pasa den ostiralean, otsailaren 2an, ikasleak Ikastolako pasabide eta txoko ezberdinetatik aritu ziren kantuan. Gora eta behera, Lehen Hezkuntzatik sarrera nagusira, Lehen Hezkuntzatik Haur Hezkuntzara, Haur Hezkuntzatik Laudio Txikira…

Antzinako esaerak dion bezala “esna dezagun lurra, datorrela udaberria!”.

... Oles oles lurra esna zaitez …

Eta horrela aritu ziren ikastolako zenbait familia atzo ere, Agate deuna bezperan. Ikastolatik herrira salto, lurrari kilimak eginez plazaz plaza. Ugarteko plazan hasi eta Aldai plazara, herriko kaleak kantuz eta euskaraz betetzen.

Laudioko kaleak kantuz bete ostean, eguna borobiltzeko, parte hartzaileen sabelak asetu eta betetzeko unea heldu zen! Askari zaporetsua dastatu genuen denon ekarpenei esker.