San Blas azoka

2024.02.03.- Ikastolak Herriari. Oraingoan ere Ikastolak bere ekarpena egin die laudioarrei. Kukutze San Blas Elkarteak antolatutako azokan 2024ko Araba Euskarazeko materiala eta Ikastolaren 50.urtemugako liburua salgai izan du. Hori bakarrik ez, ikasbarnetegiaren antolaketan murgilduta dauden DBH 4.mailako ikasleek ere tonbola eta txosna izan dute, euren bidaia diruz lagundu ahal izateko.

San Blas azoka ez da San Blas egunera, otsailaren 3ra, soilik mugatzen. Aste bereko osteguneko merkatuan Terentzio txerriaren aurkezpena egiten dute Kukutze San Blas Elkarteko kideek. Pasa den ostegunean, otsailaren 1ean, Terentzio XIV.txerria herriratu zuten eta Haur Hezkuntzako 3 eta 5 urteko ikasleak merkatura jeitsi ziren.

Zenbat pisatuko ote du? Hori izaten da Laudioko San Blas azokako jolasa (edo zozketa) eta horretan aritu ziren Ikastolako txikiak ere. Itzela izan da! 22 kilo batek,  60 kilo beste batek, 1000 kilo beste batek... asmatzea zaila izaten da baina asmatuz gero, txerria etxera!