2023/24 ikasturterako lan eskaintza
LAN ESKAINTZA
Laudio Ikastolak 2023/24 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:
1. Haur Hezkuntzako 2. zikloan errelebo kontratua gauzatzeko irakasle lanpostua.
Interesdunek Haur Hezkuntza irakasle gradua, C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa eta etapan ingelesa lantzeko behar besteko titulazioa izan beharko dute.
2. Haur Hezkuntako 1. zikloko hezitaileen eta Hezkuntza Laguntza Espezialisten ordezkapenetarako lan poltsa.
Interesdunek Haur Hezkuntza edo Gizarteratze goi-mailako teknikari titulazioa eta C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa izan beharko dituzte.
2 eskaintzatarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-polta atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 9ra arte.