DBH3ko neska talde batek Kultura Ondarea Saria eskuratu du
Laudio Ikastolako DBHko 3. mailako ikasle talde bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatutako Kultura Ondarea Sariaren 7. edizioan saritua izan da.
Maialen Abezia, Laia Bizkarguenaga, Ihart Landeta, Irati Lata, Nayel Olazabal eta Irati Sarraldek lehiaketaren 7. ediziorako sortutako Orozkoko kirikiñausiak eta Okondoko Kotinak bideoa saritua izan da, epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako bideoen arteko hiru bideo onenetariko bat izanik..
DBHko 3. mailako proiektu komunitario arloan bideratutako lana
Bideoa 2022-23 ikasturtean DBH 3. mailan Proiektu komunitario arloaren baitan kokatu zen. Arloko proiektu modura ikasmaila honetako ikasleei euskal edo herriko kulturaren adierazle izango litzatekeen elementu bati buruzko bideo bat egitea eskatu zitzaien, herriko zein euskal kultur ondarea azpimarratu nahian. Ikasleak otsaila aldera gaiak aukeratzen, bideoaren gidoia egiten, informazioa bilatzen, elkarrizketak egiteko pertsonak aukeratzen eta bideoaren diseinua garatzen hasi ziren. Apirilaren hasieran Kultura Ondarearen Sarian modu boluntarioan parte hartu nahi zuten ikasleek sortutako bideo hauetariko batzuk aurkeztu egin ziren. Egindako lanaren esfortzu modura ekainaren hasieran jakin zen Orozkoko kirikiñausiak eta Okondoko Kortinak bideoa saritua izan zela.
Ekainaren 27tik uztailaren 4ra artean Napolesera bidaia
Ikasle talde honek lortutako saria Napolesen aste beteko bidai kultural gidatua izango da, saritutako beste bi ikastetxeekin batera.
Zorionak neskak!!! Bai irabazleei zein aurkeztutako Ikastolako beste bideoetan parte hartu duzuenoi!!! Lan polita egin duzue eta!!!
Laudio Ikastolako ikasleek Kultura Ondare Sarian irabazten duten hirugarren aldia
2015. urtean Kultura Ondare Saria sortu zenetik hirugarren aldia da Laudio Ikastolako ikasle talde batek egindako bideoa saritua dela (kontuan edukita 2020-2022 urteen artean lehiaketa hau etenda egon dela). Saritutako Laudio Ikastolako ikasleen bideoak 2015 eta 2016 edizioetakoak izan ziren. 2015ean Arrate Arana, Maider Renes, Ane Garcia, Olatz Torrecilla, Irantzu Azkunaga eta Zaloa Garaik egindako “Orozkoko garrafak” bideoa izan zen saritua eta 2016an Iratxe Ibarrola, Julen del Arco, Ainhoa Solan, Joseba González eta Andere Canalesen Amama ta ni bideoa.