Ikasturte amaiera Pirinioetan ospatzeko txangoa
DBHko 2. mailako ikasle talde bat, ikasturtea era ezberdinean amaitzeko proposamenari heldu eta Auñamendiko inguruetan ibili da ekainaren 21etik 23ra beraien tutoreekin batera. Julen Reketa mendi-gidariak, Jon Fombellida begirale-laguntzaileakin batera, gidatutako txangoa izan da.
Ikasturteari amaiera emateko modu polita izan dute gazteek.
Linzako aterpetxetik abiatuta bi egunetan mendian gora aritu dira. 2329 m dituen Chinebral de Gamueta mendia igo zuten lehen egunean. Bigarrenean, aldiz, Petretxema (2371 m) izan zen igo zuten mendia.
Euskal Herriko paraje hauetan arnasten den aire freskoaz gozatzeko parada izan zuten.