DBH3ko ikasleek mugikor zaharren bilketa burutuko dute
Laudio Ikastolako DBH3ko ikasleok (Alboan Gobernuz Kanpoko Elkartearekin batera), Kongoko Errepublika Demokratikoan aurki daitezkeen koltan mineralaren meategietan gertatzen diren bidegabekerien aurrean borrokatzeko, aurten Laudion zehar mugikor zaharren bilketa bat gauzatuko dugu.
Zer gertatzen da Kongoko Errepublika Demokratikoan?
Gaur egun, Kongoko Errepublika Demokratikoa garatua ez dagoen herrialde bat da, honen ekonomia munduko txarrenetakoa izanik. Hori dela eta, bertako biztanleek, mineral garestiak dituzten mehategietan lan egin behar dute, bizirauteko diru nahikoa lortzeko era errazena delako. Kongoko Errepublika Demokratikoa mineral hauetan (urrean edo koltanean, esaterako) oso aberatsa da, eta horregatik, lehen munduko enpresa handiak (Samsumg, Apple…) herrialdeaz baliatzen dira mineralak atera eta hauekin mugikorrak zein bestelako gailuak egiteko.
Arazoa, meategietan gertatzen da, bertako langileek jasotzen dituzten tratuak eta lan baldintzak oso desegokiak direlako, haien eskubideak kontuan edukitzen ez direlarik. Hau dela eta, kontutan edukitzeko gai bat izanik Alboaken kanpaina honekin bat egin dugu.
Zein da gure helburua?
Kanpaina honekin gure helburua erabiltzen ez ditugun ahalik eta mugikor gehien biltzea da, ondoren Alboan erakundeari eramateko eta “MUGIKORRAK LURRAREN ALDE" kanpainan parte hartzeko.
Kanpaina honetan bilatzen dena, erabilitzen ez ditugun edota balio ez duten mugikorretatik materialak ateratzea eta berrerabiltzea da, Kongoko Errepublika Demokratikoagatik datorren kontsumo arduratsua gutxiarazteko eta ingurumenaren zainketa bultzatzeko. Horregatik, 2030 Agendarekin konprometitutako ekimena da; Garapen Jasangarriaren 12. Helburua (Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak) lortzen laguntzen duena.
Noiz eta non izango da?
Guzti hau dela eta mugikorren eta kargadoreen bilketaren kanpaina bi fasetan burutuko dugu. Alde batetik maiatzaren 18 eta 25ean Lamuza Plazan 12:00-13:00 artean. Bestalde, Ikastolan ere bilketa egingo da: Ikastolako idazkaritza aurrean jarriko dugun kutxan maiatzaren 18tik 26ra eta maiatzaren 27an Ikastolako jaian.
Beraz, animatu zaitezte zuen mugikor eta kargadore zaharrak ekartzen.