JUUL kanpainako hauteskunde literarioen emaitzak
Udaberriko oporren bezperako egunetan Juul kanpainako hauteskunde literarioak burutu genituen Laudio Ikastolan.
Ikasleek, etapaka, hainbat liburu irakurri eta gero, gustukoen dituzten euskarazko liburu eta ilustratzaileak, kategoria ezberdinetan bozkatu zituzten.
Hona hemen etapaka bozkatuen azaldu diren lanak:
HAUR HEZKUNTZA: “Eskeleto barregarriak”, Allan Ahlberg, Pamiela-Kalandraka
LEHEN HEZKUNTZA 1-2: “Itsas Haizea dabil”, Junkal Lertxundi, Ikaselkar
LEHEN HEZKUNTZA 3-4: “Onin eta arimen gaua”, Ibon Martin, Travel Bug
LEHEN HEZKUNTZA 5-6: “Onin eta bidai miragarria”, Ibon Martin, Travel Bug
DBH: “Munduari bira eman zion ontzia”, Joseba Sarrionandia, Pamiela
Ilustratzaileen artean bozkatuenak Asier Iturralde eta Emmanuel Montiel izan dira.
Bestalde, Euskal herri mailan honako emaitzak atera dira:
HAUR HEZKUNTZA: “Basoan barna”, Ainara Azpiazu”Axpi”, Elkar
LEHEN HEZKUNTZA 1-2: “Galdu dena azaldu dadila”, Garazi Kamio, Ikaselkar
LEHEN HEZKUNTZA 3-4: “Onin eta arimen gaua”, Ibon Martin, Travel Bug
LEHEN HEZKUNTZA 5-6: “7G Udalekuak”, Nerea Loiola, Erein
DBH: “Miñan”, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde, Susa
Eta ilustratzaileen artean, Emmanuel Montiel.