Sukaldari lanpostu eskaintza

Laudio Ikastolak sukaldari lanpostua eskaintzen du.

Interesdunek sukalde zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua eta  azterketa bidez neurtuko den B2 euskara maila izan beharko dute. Eskola jantokien kudeaketan esperientzia eta elikadura eta nutrizio alorreko prestakuntza osagarria baloratuko dira.

Curriculumak www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalaren bidez jasoko dira apirilaren 4ra arte.