Emakumearen zikloa osatu dugu martxoaren 8a aldarrikatuz
Martxoaren 8a erreferentzia hartuta, hainbat ekimen burutu ditugu Ikastolan hezkidetza lan lerroa elikatzeko eta emakumeen erreferentzialtasuna azpimarratzeko.
KIROLA
DBHko ikasleek Modragon Unibertsitateak antolatako Emakume Kirolariak hitzaldian parte hartu dute. Berton Errealeko futbolari, Gimnasia Ritmikako txapeldun eta Mendi Lasterketan aritzen den goi-mailako kirolari, emakume, gazteak eta ingeniaritza ikasleak aritu ziren beraien esperientziak partekatzen.
ZIENTZIA
Horrez gain Iraide Alloza eta Ane Aldekoa zientzialariek ere beraien ibilbide akademiko eta profesionala partekatu dute ikasleekin. Lehenak, Biocruces-en bere lana azaldu zigun, baita horra heltzeko egin dituen ikasketa zein lanak. Ane, aldiz, doktoretza burutzen ari da Iraideren laguntzarekin Biocruces-en, Nutrizio eta Dietetika gradua amaitu ondoren. Batxilergoko ikasleentzako orientazio bikaina!
KARTEL ERAKUSKETA
Martxoak 8 mezu erreibindikatibo eta argiez janzteko kartel erakukesta antolatu dute DBHko ikasleek Ikastolako sarrera apainduz.
Egunean zehar Haur Hezkuntzako ikasleek koreografia dantzatu zuten ikastolako esplanadan eta Lehen Hezkuntzan ere hainbat ekimen burutu zituzten. Arratsalde partean argazki kolektiboa burutu genuen Ikastolako sarrerako aterpean.