DBH3ko ikasleek Liburu Ibiltarirako istorioa prestatu dute

Laudio Ikastolako DBH3ko ikasleek ikastolen jaiek era bateratuan antolatzen duten Liburu Ibiltaria ekimenean parte hartu dute eta Euskal Herriko 24 ikastola artean osatuko den istorioaren orrialde bat prestatzen aritu dira.

Aurtengo edizioa Ondarruko Zubi Zahar Ikastolan, 2023ko Ibilaldia antolatuko duen ikastolan, abiatu da eta Nafarroa Oinez jaian amaituko da Etxarriko Andra Mari ikastolaren esku.

Ibilbide horretan 24 ikastolatako gazteak sormena eta elkarlana uztartuko dituen istorioa ari dira osatzen ehunaka egile izango dituen liburua osatuz.