Haur Hezkuntzako ordezkapenetarako lan-poltsaren berriztapena

 

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntza etapan irakasle titular eta hezitzaile kategoriatan ordezkapenak burutzeko lan-poltsa berritzeko beharra du eta martxoaren 5a bitartean jasotako curriculumen baremazioa burutzera doa.

Interesdunek  lan-poltsa atala zabalik dute Ikastolaren web orrialdean: www.laudioikastola.eus curriculuma helarazteko.

Haur Hezkuntzako gradua (irakasle titular zein hezitzaileak) edo goi teknikari zikloa (hezitzaileak) eta euskarazko C1 titulazioa derrigorrezkoak izango dira.

Hautagaien %33ko edo gehiagoko elbarritasun-maila baloratuko da.