Gau eta egun, liburuak lagun!

Ikastolok euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko burutzen dugun JUUL kanpainak Laudio Ikastolako LH2ko ikasleek asmatutako leloa aukeratu du bere 25. urteurrena ospatzeko. 

Gure ikasleek egindako proposamenarekin batera Aitor Ortzi de Felipek sortutako logoa erabiliko dute eta Eider Eibar ilustratzaileak ospakizuna iragartzeko kartela egin gu.

Udaberri aldera, liburuaren nazioarteko egunarekin batera ospatzen den aurtengo bozketa eta kanpainak beraz, gure LH2ko ikasleek sortutako mezua zabalduko du Euskal Herrian:

Gau eta egun, liburuak lagun!