Sukaldarien ordezkapenetarako lan-poltsa

 

Laudio Ikastolak sukaldarien ordezkapenetarako lan-poltsa zabaldu du.

Interesdunek sukalde zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua eta  B2 euskara maila izan beharko dute. Eskola jantokien kudeaketan esperientzia eta elikadura eta nutrizio alorreko prestakuntza osagarria baloratuko dira.

Jantokiko hezitzaileak eta garbiketa langileak

Horrez gain, jantokiko hezitzaile eta garbiketa langile kategoriatan ordezkapenak egiteko lan-poltsa ere zabalik dago.

Interesdunek curriculuma bidali behar dute www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta.