Mari Domingi eta Olentzero Ikastolara hurbildu dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei gelatarako opariak ekartzera. Jai giroa piztu dute eta etapa guztietan musika, dantza, jolasak, kirola, opariak, denetariko janaria, txokolate beroa eta umore ona nagusitu dira neguko oporren harrera egunean.