Mari Domingi Haur Hezkuntzara hurbildu da Neguko oporrak iragartzera
Mari Domingi Haur Hezkuntzako ikasleei bisita egitera hurbildu da Neguko oporretarako azken txanpan sartzera goazela probestuta.
Laudio Txiki eta 3, 4 eta 5 urteko ikasleak pozaren pozez aritu dira berarekin eta harrituta geratu dira Argitxoren laguna ere badela esan dienean. Izan ere Euskararen astean lortutako kaskabiloak banatu dizkie Argitxoren enkarguz.
Abenduaren 23an Olentzerorekin batera gelarako eskatutako opariak ekartzera hurbilduko dela iragarri die eta egun horretan Ikastolara baserritarrez jantzita edo txapela, zapi eta bestelako apaingarriekin etortzea ere proposatu die.