Ikastolaren 50. urteurreneko liburu eta egutegia salgai

Laudio Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunak borobilltzeko, Ikastolaren historia jasotzen duen liburua argitaratu berri dugu. 

Liburuak Ikastolaren orain arteko ibilbidea islatzen du urte guzti hauetan guraso, langile zein ikasle aritutako hainbaten testigantzatatik abiatuta eta garai ezberdinetako argazki bilduma batez lagunduta.

EGUTEGIA

Liburuaren argitalpena osatuz, aurtengo Ikastolako egutegia ere libururako jasotako argazkiekin irudiztatu dugu. 

Horrez gain kantutegi interaktibo txiki bat txertatu dugu egutegian,  euskarazko betiko kantuen hitzak eta internet bidez entzuteko QR loturak uztartuz. 

IKASTOLAN SALGAI ABENDUAREN 19TIK AURRERA

Liburu eta egutegiak salgai izango ditugu Ikastolako idazkaritzan abenduaren 19tik aurrera 08:00etatik 17:00etara, 15 euroan liburua eta 10 euroan egutegia; biak batera erosiz gero, 20 euroan. 

Ordainketa momentuan egin ahal izango da esku diruz edo bestela urtarrileko erreziboaren bidez.

Laudiotik kanporako bidalketa behar duten erosketak posta elektronikoz laudio@ikastola.eus kontuan eta 94 672 67 37 telefonoan jasoko ditugu. 

LIBURUA HERRIAN SALGAI

Liburuaren banaketa opor garaian errazteko, Laudioko Zuhaitza eta Arin liburudendatan eta Eroskin salgai izango dugu.

AURKEZPEN EKITALDIA URTARRILAREN 19AN

Oporren bueltan, urtarrilaren 19an, liburua eta bere erredakziorako bildutako testigantzekin osatutako dokumentalaren aurkezpen ekitaldia burutuko dugu Lamuza parkeko Kasinoan 18:00etan.