Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Azaroaren 25ean Ikastolako Berdintasun Topaguneak hainbat ekintza antolatu ditu Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira.
Ekimena etapa guztietara zabalduko dugu, bertoko ikasleen ezaugarrietara egokituta.
Hasierako asmoa ikasle guztion artean data (A25) eta puntu morea irudikatzea zen baina eguraldiak ez du gehiegi lagundu eta etapaka elkartu ditugu BHko kiroldegian puntu morea irudikatzen.