LH5ekoen barnetegia Orion
Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek 3 eguneko egonaldia egin dute Orioko Txurruka aterpetxean urria hasieran. Udaren amaiera atzeratzen ari dela probestuta, ezin hobeto pasatu dute eta, eguraldia lagun, ekintza pila bat burutu dituzte: begiraleekin hondartzara txangoa, aterpetxean jolasak eta Orio herria ezagutzeko ibilbidea… Aterpetxeko bazkaria, gauetan izandako gaubela ere bikainak izan dira. Egun paregabeak izan dituzte. Ahaztu ezinak!