Lanpostu deialdiak

LANPOSTU DEIALDIAK

ERRELEBO KONTRATUA

Laudio Ikastolak lanaldi erdiko errelebo kontratu bat bideratzeko lan eskaintza jarri du abian. Interesdunek ondorengo titulazioak izan beharko dituzte:
•    DBH eta Batxilegoko ingelesa eta frantsesa  arloak irakasteko behar besteko titulazioa.
•    Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP)
•    EGA edo titulazio baliokidea

Bestetik hautagaien gainerako titulazioak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalaren bidez  uztailaren 11 arte.

AMATASUN ORDEZKAPENA LEHEN HEZKUNTZAN

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntza etapako tutore baten amatasun ordezkapena burutzeko irakaslea behar du 2022/23 ikasturtean.
Interesdunek ondorengo titulazioak izan beharko dituzte:
•    Lehen Hezkuntzako gradua.
•    EGA edo titulazio baliokidea

Bestetik hautagaien gainerako titulazio eta aipamenak, eta Ikastolen Elkartearen KIMU eta EKI metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.
Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atalaren bidez  uztailaren 11 arte.