LH4ko ikasleak Zarautzeko aterpera joan dira
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hiru egunetako egonaldia egin dute Zarautzeko aterpetzean.
Esperientzia ezin hobea izan da beraientzat: “eguraldi bikaina egin zuen, aterpea ezin hobea eta bazkaria gozo-gozoa zegoen!” adierazi dute.
Bertoko monitoreekin egindako ekintzekin ere primeran pasatu dute. Izan ere Zarautz herrian zehar jinkana bat burutu zuten denda ezberdinetan truke jolasa jorratuz: “barazki batekin hasi zen jolasa, dendaz denda ibili ginen aurreko dendan emandako beste zerbatengatik trukatzen. Jendea oso jatorra izan zen eta jolas bukaeran saria izan genuen”.
Eguraldia lagun, hondartzan hainbat ekintza eta jolas burutu zituzten eta baita bainutxua hartu ere. Aspaldiko partez egiten ez zituzten ekintzak burutu dituzte barnetegian, merendolak adibidez.