LH3ko ikasleek Guggenheim eta Gorbeiako parke naturala bisitatu dituzte
Udaberriko oporren ostean, LH3ko ikasleek abenturaz beteriko egunak bizi izan dituzte.
Egun osoko txangoa egin dute Bilbora eta bertan Guggenheim museoa barrutik eta kanpotik ezagutzeko aukera izan dute. Museorako bisitaldian artistak bihurtu ziren eta artelan batzuk egin zituzten. Eguna boribiltzeko Bilboko gune politak ikusi eta Doña Casilda parkean bazkaltzen eta jolasten igaro zuten gainontzeko denbora.
Horrez gain, Ikastolan ekosistema lantzen ari direnez, Areatzako parketxea bisitatu dute, Gorbeiako parke naturala ezagutzeko. Bertoko azalpenak jaso ondoren Saldropoko hezegunera hurbildu ziren eta han ginkana batean parte hartu zuten inguru naturala ezagutzeko.
Esperientzia ezin hobeak haiek bizitakoak! Hona hemen egun horiek laburbiltzeko argazki batzuk.