DBH1eko ikasleek zozketa egin dute Oloteko elkartrukea finantzatzeko

DBH1eko ikasleek Oloteko Petit Plançó ikastetxearekin elkartrukea burutuko dute ekaina aldera. 

Laudio Ikastolako DBH1eko ikasleek Oloterako bidaian, Lleida aldean, izango dituzten hainbat ekintza finantzatzeko zozketa burutu berri dute.

56 produktuz osatutako saskia zozkatu dute eta 2152 zenbakiari egokitu zaio saria; Maiatzaren 3an sariduna ez azaltzekotan, 1271 zenbakiari egokituko zaio saria.