Berdintasunaren aldeko kontakizunen lehiaketaren sari banaketa

Martxoaren 25ean berdinatasunaren aldeko kontakizunen lehiaketako sari banaketa burutu genuen Laudio Ikastolan. Guztira 77 ipuin aurkeztu dira martxoaren 8aren baitan lehendabiziko aldiz antolatutako literatur sariketara, 36 haurren kategorian eta 41 gazte kategorian.

Sara Cabrera Vazquez idazle eta kazetari laudioarrak eta Leire Martin Curto Amurrioko idazle eta ilustratzaileak osatu dute epaimahaia.

Kategoria bakoitzak sari bana izan du, Zuhaitza liburu dendan erabiltzeko opari txartela haurren kategorian eta liburu elektronikoa gazte kategorian. Horrez gain, epaileek kategoria bakoitzean aipamen berezi bana egin dute beste bi lan saritzeko.

Saridunak

Haurren kategoriako irabazlea: GONA BERDINTASUNA  (Irati Zabala Etxebarria)

Gazte kategoriako irabazlea: DORREA (Jugatx  Jiashang Larrakoetxea Gorostidi)

Haurren kategoriako aipamena BALANTZAZKO ESKOLA (Asel Garaita Atxabal)

Gazte kategoriako aipamena: AMA+AMA (Naia Saratxaga Goitia)

Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Segi dezagun denon artean berdintasunaren bidea morez marrazten!