Ikasle ohien jardunaldiarekin amaitu dugu Orientazio astea

Orientazio astearen azken txanpan Ikastolako hainbat ikasle ohi hurbildu da Ikastolan ikasten amaitu eta gerora jorratu duten ibilbide akademiko eta profesionalaz DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin hausnartzera.

Aurtengo topaketan hurbildutakoak: Antton Castresana, fisika; Txaber Urquijo, ingeniaritza eta albaitaritza; Adrian Capelo, Kimika ingurumen zientziak eta geologia; Markel Sabater, Matematika; Laida Mendiguren, Biologia;  Irantzu Azkunaga, erizaintza; Eneko Serrano, Artzain eskola; Ainhoa Garayo, LEINN; Galder Calavia, Zuzenbide ekonomikoa; Janire Pagazaurtundua, Gizarte Hezkuntza eta Familia bitartekaritza; Amets Meaza, Enpresaritza eta Genero berdintasuna; Laida Gondra, Soziologia; Irune Egiguren, IVEF eta magisteritza; Eder Laparra, Historia; Julen Canterla, Mendekotasun egoeran laguntzea (EM) eta Gizarte Integrazioa (GM).

Orientazio astea

Batxilergo eta DBH4ko ikasleek Orientazio astean izan dute urtarrilaren 17tik 21era. Lanbide Heziketa ikastetxe eta Unibertsitate ezberdinetako informazio hitzaldiak eskaini zaizkie astean zehar. Horrez gain, hitzaldietan azaldutako aukeren inguruko Azoka izan genuen urtarrilaren 19ko arratsalde partean.

Berton izan ziren besteak beste, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako informazio mahaiak bai eta Lanbide Heziketa eskaintza ezberdinen igurukoak: Ikastolen Elkartea, Laudioalde,  Egibide eta Ikaslan eta Hetel elkarteak