Orientazio azokan parte hartzeko izen ematea zabaldu dugu

Laudio Ikastolak Ikasleen Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka ospatuko du urtarrilaren 19an.

Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honek hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa aurrez-aurre eskuratzeko aukera eskainiko du. 

Informazio guneak 15:30ean zabalduko dira, norberak behar duen informazio pertsonalizatua eta behar duen hizkuntzan eskuratzeko aukera emanez.

Hitzaldietarako asistentzia konfirmatuta duten unibertsitateak: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola; Lanbide Heziketa Ikastetxeak: Ikastolen Elkartea, Laudioalde,  Egibide eta Ikaslan eta Hetel elkarteak.

Ekitaldia Batxilergoko guraso eta ikasleei zuzendutakoa izango da eta parte hartzeko aurretik izena eman beharko da ondorengo formularioa baliatuta: https://labur.eus/orientazioazoka2022