DBH4ko ikasleek Aiaraldeko Beldur Barik saria jaso dute

DBH4ko ikasle talde batek lehen saria jaso du Beldur Barik Aiaraldea lehiaketaren VII. edizioan “Festa garaia” lanarekin.
Laudio Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 4. mailako taldeek hartu dute parte ekimenean eskualdeko beste hainbat ikastetxeetakoekin batera,  Arteko Gure Ama Ikastetxea, Etxaurren Ikastola, Zaraobe BHI, Amaurre Ikastetxea, Zabaleko Ikastetxea, Latiorro Ikastetxea, Fabian Legorburu Ikastetxea eta Laudioko institutua. Orotara 17 lan lehiatu dira aurtengoan.
Egitasmoak indarkeria matxistaren kontrako jarrera irmoak zabaltzea du helburu.