Aisialdi begirale ikastaroa Laudion egiteko aukera

Aurten ere, aurreko ikasturteetan bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak begirale ikastaroa eskainiko du Laudion, Laudio Ikastolan.

Ikastaro honen bidez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...
 
Ikastaroak 310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena dauka eta bi ikasturtetan burutzen da, 2022ko urtarrilean hasi eta 2023ko udan bukatuz.
 
Ikastaroa amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute.
 
IZEN EMATEA
Izen-ematea zabalik dago eta azaroaren 3 arte dago matrikula egiteko aukera (izena emateko hemen sartu:https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula) .
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi  edo 944 354 340  telefonora deitu.
 
Animatu ikastaroan parte hartzera!