Lehen sorospen eta autodefentsa feminista ikastaro irekiak

Laudio Ikastolak Laudio eta Aiaraldeko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat eskolaz kanpoko ekintza ezberdinak antolatu ditu, “Bizi(modu) osasuntsu(an)!” egitasmo berriaren baitan. Aurkeztutako lehendabiziko lehen bi ekintza hauekin ekingo zaio ekimen berriari, harreman eta zaintza osasuntsuak sustatu nahi direlarik.

LEHEN SOROSPENAK

Gurutze Gorriarekin elkarlanean egingo den 8 orduko tailer honen bitartez zaintza lanek eta hauek modu egokian egiteak osasunean duten eragina aztertuko da. Edukiak garatzeko proposatzen den metodologia parte-hartzailea kontzeptuak bilatu eta asimilatzean bete behar duen zeregin aktiboan oinarritzen da. Lehen sorospenetako oinarrizko kontzeptu eta teknikak ezagutuko dira. 

*Helburuak:
-Lehen laguntzetako oinarrizko kontzeptu eta tekniketan hasteko gutxieneko edukiak landu.
-Lehen sorospenen oinarriak ezagutu, baita bihotz-biriketako suspertze teknikei buruzko gutxieneko ezagutzak ere. 
-Istripuak ekiditeko oinarrizko ezagutzak eskuratu.
-Autobabeserako prozedura eta teknika egokienak ezagutu. 
-Larrialdi-egoerak identifikatzen eta haiei erantzuten jakin.

*Jasotzaileak: Batxilergoan dauden ikasleak
*Data: azaroak 5, ostirala (15:30-19:30) eta azaroak 6, larunbata (9:30-13:30)
*Izen-emate epea: urriak 29

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Emagin zentro feministarekin eskainiko den ikastaro honetan feminismoan oinarritutako harreman osasuntsuen aldeko jarrera sustatuko da. Autodefentsa feminista ikastaroan eraso sexistak zer diren, nola eta non pairatzen diren, erasoak nola identifikatzen diren…jorratuko da. Emakumeak pasibotasunaren ideian hezten dira eta babes beharra duten pertsonak direla sinesten dute. Ideia hori hautsi eta euren buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten da.
Indarkeria matxistak dimentsio oso zabala dauka. Fenomeno konplexua izanik, indarkeriaren dimentsio zabalenari heldu eta gure herrian aurre egiteko ditugun tresnei buruz hausnartuko da, etorkizunean ditugun erronkak identifikatu eta gainditzeko asmoz.

*Helburuak:
-Emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta bildu. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egin.
-Elkar entzun eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaini.
-Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean landu.
-Autodefentsaz aritu eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak landu.
-Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakondu. 

*Jasotzaileak: DBH3tik Batxilergo 2.mailara bitarteko neskentzat
*Data: abenduak 18, larunbata (10:00-14:00 eta 15:00-19:00)
*Izen-emate epea: abenduak 10

IZEN EMATEA

Ekintza hauetako edozeinetan parte hartzeko 10€ko kuota ordaindu beharko da eta aldez aurretik, ezarritako epean, izena eman beharko da ondorengo galdetegia betez:

Izen ematea eskainitako lekuak baino handiagoa balitz, ikastolako ikasleek lehentasuna izango dute. Ekintza hauek Laudio Ikastolan gauzatuko dira.
Edozein galdera egin edo zalantza argitu nahi izanez gero, idatzi eke@laudioikastola.eus helbidera edo deitu Ikastolara.
Animatu eta parte hartu!