Bigarren Hezkuntzan aritzeko irakasle lanpostu deialdia

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan aritzeko hiru irakasle behar ditu:

1.- Gaztelania eta latina ikasarloa irakasteko behar besteko titulazioa duen irakasle bat.

2.- PREE irakaslea, hizkuntzen (gaztelania, euskara…) irakaskuntzan laguntzeko behar besteko titulazioa duena.

3.- Ekonomia  arloa irakasteko behar besteko titulazioa duen irakasle bat.

Horrez gain, lanpostu guztietan ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:
     · EGA edo titulazio baliokidea.
     · Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).
Hautaketa prozesuan baloratuko dira:
     · Gainerako titulazio osagarriak.
     · Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak.
     · %33eko edo hortik gorako desgaitasun ziutagiria izatea.

Interesdunek curriculuma helarazi  www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta irailaren 16a arte.