DBH4ko ikasleek jolas topaketa antolatu dute LH3ko ikasleekin
DBH4ko ikasleek Euskal Herriko ekosistemak landu berri dituzte Biologia arloan eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek gai berbera landuta dutela probestuta ikasitakoa jolas giroan partekatzeko topaketa antolatu dute.
“DBH4kook azken asteetan taldeka antolatuta hainbat jolas prestatzen aritu izan gara. Talde bakoitzak Euskal Herriko ekosistema ezberdin bati buruzko jolas bat prestatuta geneukan, eta LH3koak taldez-talde mugitu ziren jokoak disfrutatzen”, azaldu dute DBH4ko ikasleek. “Ekitaldia dinamikoa izan zen, joko batetaz aspertzeko denborarik ez zuen ematen eta umeen partehartzea sustatu zen”.
Topaketa amaitzean, LH3ko ikasleek ekosistemetan lortutako trebetasunagatik diploma eta sari goxo bat lortu zuten. “Primeran pasatu genuen danok elkarrekin eta nagusiok oso pozik gaude egindako lanarekin eta lortutako emaitzekin” baloratu dute DBH4ko ikasleek.