Ekainaren 6an, Orientazio proba herritarra Araba Euskarazen eskutik

Orientazio proba antolatuko dugu ekainaren 6an 2021eko Araba Euskarazeko ekintzen plangintzaren baitan.
 
Hitzorduak bi ibilbide aukera eskainiko ditu  partaideek nahieran aukeratu dezaten. Biak herrigunetik abiatuko dira Aldai plazatik. Ibilbide laburrak, gehienez 5 kilometroko luzera izango du eta kale artetik gauzatuko denez ez du desnibelik izango, hortaz, edozeinek har dezake parte. Luzeak, ordea, 11 kilometroko luzera eta 320 metroko desnibela izango du.

FAMILIAN ZEIN LAGUN ARTEAN PARTE HARTZEKO EKINTZA

Adin guztietarako egokitutako proposamena da familia giroan zein lagun artean parte har dezagun.

Orientazioaren bidez balizak topatzea da gakoa. Altxorraren bila antzeko jolasa da. Kasu honetan, partaide/talde bakoitzak egunean bertan jasoko duen mapa baten laguntzaz herrigunean kokatuta dauden ahalik eta kontrolgune (baliza) gehien aurkitzea izango du helburu, ahal den denbora laburrenean.

Partaideek gehienik jota 3 orduko tartea izango dute erronka burutzeko. Erabiliko den mapa froga honetarako espresuki diseinaturik dago eta zehaztasun handiz irudikatzen ditu errealitateko detaile txikienak. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du zein kontrol puntutik (balizatik) pasa eta batetik bestera joateko biderik azkarrena eta egokiena ere.

IZENA EMAN EKAINAREN 3A BAINO LEHEN

Proban parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurretik izena ematea ekainaren 3a baino lehen ondorengo formularioaren bidez.

Egun bizi dugun osasun egoerak ezarritako neurriak errespetatu ahal izateko, besteak beste,  txanda ezberdinak (9:30, 10:00, 10:30, 11:00, 11:30 eta 12:00etan) ezarriko dira eta gehienez lauko taldeak izango dira, txanda bakoitzean 50 pertsonako maximoa onartuko delarik.

Jantzi Araba Euskarazeko kamiseta eta zabaldu bidea orientazioari!

ARGIBIDEAK

Zertan datza orientazio proba?

Altxorraren bila jolasaren antzekoa da. Kasu honetan mapa baten laguntzaz herrigunean kokatuta dauden ahalik eta kontrolgune (baliza) gehien aurkitzea izango da gakoa, ahal den denbora laburrenean. Gehienik jota 3 orduko tartea izango dute parte hatzaileek.
Erabiliko den mapa froga honetarako espresuki diseinaturik dago. Eta zehaztasun handiz irudikatzen ditu errealitateko detaile txikienak. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du zein kontrol puntutik pasa eta batetik bestera joateko biderik azkarrena eta egokiena ere.
Mapan irteera puntua triangelu magenta batez adierazten da eta helmuga bi zirkuluen bidez. 1-4 arteko partaideek osatuko dute taldea eta une oro batera joan beharko dute. Familian, lagunen artean, korrikan, oinez...
Laburbilduz, 3 ordu dituzte ahal beste baliza bisitatu eta fitxatzeko. Baliza bakoitzak puntu bat emango die eta puntu gehien duena sailkapenean mailarik gorenean agertuko da. Berdinketa ematen bada, denbora gutxien inbertitutakoak hartuko luke aurreneko postua. Kontuz,  3 orduko epea gaindituta puntu denen galera dakar!

Nolakoa da mapa?

Hasieran aipatu bezala, espresuki egindako mapa da. Eta zehaztasun handiz irudikatzen du errealitateko detaile txikienak: etxeak, ibaiak, errepideak, bideak, iturriak, etab. Baina herri-inguruneko mapa izateagatik orientatzeko zailtasun gutxiko mapa izango da. Edonork aurretiko ezagupenik gabe ulertzeko.

Ohikoena (mendian bereziki) iparrorratza lagun izatea da, baina maparen erraztasunak ez du behartzen hau erabiltzera. Hala ere, erabili nahi izatekotan mapa iparrera orientatuta egongo da. Goialdean iparra izango delarik eta behealdean hegoa.
Eskala mapan neurtutako distantzia bat errealitatean zenbat bider handiagoa den adierazten digu. Proba honetakoak  1:8.500eko eskala du.  Honek zentimetro bat errealitateko 8.500 zentimetro adierazten ditu.  Hau da, mapako zentímetro batek errealitateko 85 metro adieraziko ditu.
Errealitatean agertzen diren gauza gehienak (etxeak, basoak, ibaiak, bideak, eta abar), mapan ikur berezi batekin adierazten dira. Ikur bakoitzaren esanahia:

Marroia: Sestra kurbak* eta orokorrean lurrak hartzen dituen formak adierazteko.
Beltza: Haitz eta harrientzat edota gizakiak egindako eraikuntzentzat.
Urdina: Ibai, erreka, aintzira eta orokorrean ura adierazten duten elementuentzat.
Berdea: Landaretza adierazten du. Hainbat eta argiagoa, orduan eta esparru garbiagoa.
Zuria: Basoa adierazteko erabiltzen da.
Horia: Belardi eta soroetarako erabiltzen da.
Morea:  Ibilbidea eta baliza puntuak seinalatzeko. Mapa honen gainean ibilbidearekin zerikusia duten hainbat elementu magentaz adierazita egongo dira. Zirkuluek aurkitu beharreko puntuak seinalatzen dituzte. Puntu hauetan balizak izango dira. Baliza hauek txuri eta laranja koloreko oihal batez osaturik daude. Balizaren ondoan eta bertatik pasa garela ziurtatzeko txip elektroniko bat eramango dute partaideek (talde bakoitzeko bat) eta balizan bertan fitxatzeko tresna egongo da.
*SESTRA KURBAK (curvas de nivel): mapetan, paisaiaren erliebea edo altuera aldaketa adierazteko erabiltzen diren marrak dira. Altuera berdina duten puntuak lotzen dituzten lerro irudikariak dira. Sestra kurbak paisaiaren aldapak adierazten ditu; bat bestearen ondoan agertzen badira, paisaia aldapatsua dela esan nahiko du. Aldiz, bananduta baleude, paisaia laua izango da. Bi sestra kurben arteko altuera ezberdintasuna beti berdina izango da. Honi urrunkidetasuna deritzo. Gurean 5 metro.

Gure lasterketako jarraibideak:

Txandaka aterako dira. Eta atera aurretik jasoko dute mapa eta txip elektronikoa.
Irteera ordutik 3 ordu izango dituzte ahal beste baliza aurkitzeko (23 egongo dira mapan, denak zuhaitzetatik eskegita).Hala ere, ez dago gutxieneko denborarik ezta balizarik ere. Bakoitzak erabakiko du zenbat denbora nahi duen inbertitu.
Sailkapena denbora gutxienean baliza kopuru gehiena eskuratzeak zehaztuko du.  
Mapan 2 baliza mota aurki daitezke. Hizkiekin adierazitakoak (hauek herrigunean daude eta umeen orgatxoekin egiteko aproposak dira, familian egiteko, adibidez) edo zenbakiekin (basoetan, aurkitzeko apur bat zailagoak, desnibela handiagoa dute). Hizkien ibilbideak 5km inguru ditu eta hizkiak+zenbakiak biltzen dituen ibilbideak 11km.
Irteera ordua izen–ematea egin ostean baieztatuko da.

Eraman beharrekoa: 

Hamaiketakoa: solidoa, ibilbidean iturri asko dago (borobil urdin batekin adierazita)
Ibilbide luzea egiteko: gomendagarria da galtza luzeak eramatea, udaberrian landaretza asko hazten baita.

Covid PROTOKOLOA:

Irteera eta helmugan hidrogela egongo da.
Distantziak errespetatu eta gehienez launaka joan.
Une oro musukoa jarrita eraman.
Balizan fitxatu ostean eskuak hidrogelaz garbitzea gomendatzen da.

BIDEOTUTORIALAK

AURKEZPENA

TXIPA NOLA ERABILI HASIERA, AMAIERAN ETA BALIZATAN

MAPA NOLA ERABILI