"Bizi gira.. kutxa bira" ekimena helduko da Laudiora apirilaren 29an

Iparra Hegoa elkarteak abitatutako “Bizi gira.. kutxa bira!” ekimena helduko da Laudiora apirilaren 29an.

Bizi dugun pandemia egoaeraren ondorioz euskara, euskal kultura eta gure herri nortasunaren adierazle diren hainbat jai eta ekimen bertan behera gelditu dira. Ekimen honek herriz herri ospatu ezinik gelditutako ekintza horiek guztien testigantzak, etorkizunerako ametsak bilakatuta, batuko ditu.

Horretarako Euskal Herriko egurrezko kutxa baten erreplika txiki batek Euskal Herri osoa zeharkatu du. Kutxa barruan ibilbidean parte hartuko duen herri bakoitzak bertoko elkarte, ikastetxe eta eragileen amets eta aldarrikapenak bilduko ditu, kutxari harrera egitean Euskal Herri osoari zuzendutako manifestu bat irarkurriko delarik.

Kutxaren ibilbidea martxoaren 20an abiatu zen Viedmatik (Argentina), diasporari ere lekua eta hitza emateko. Apirilaren 8tik Euskal Herrian dugu eta orduan Baionako Etxapare Lizeoan hasitako bidaia maiatzaren 30ean amaituko da Seguran. Berton irakurriko da orudura arte bildutako amets guztien bilduma.

Apirilaren 29an Laudion

Laudiok apirilaren 29an eskainiko dio harrera ekimenari 19:00etan Lamuzako frontoian. Herritarron harrera ekitaldian Laudio Ikastolako ordezkaritza batek herriko gainerako ikastetxeekin eta euskaltegiekin batera hartuko du parte.

Bizi dugun egoerara egokitutako ekitaldia izango da, toki kopuru mugatuarekin alegia, baina Ikastolako komunitateko kideok bertoratzeko gonbidapena luzatzen dizuegu guztion artean euskara, kultura euskalduna eta gure herri nortasunari bideak zabaltzen jarrai dezagun.

Ekimena abiatzeko Amets Arzallusek luzatutako mezua

Ekimena iragartzeko kanta eta bideoklipa