Ikastolen Elkarteak udako aisialdi eskaintza zabaldu du

Ikastolen Elkarteak 2021 urteko udarako ekintzen eskaintzan izena emateko epea zabalduko du apirilaren 12tik maiatzaren 17ra.  
    
Ikastolen elkarteak prestatutako web orrian, www.zirimola.eus helbidean, programa osoari buruzko informazioa bistara daiteke bai eta izen ematea ere internet bidez berton bideratu.

Ekintza ezberdinen inguruko informazio zehatza Idazkaritzan eskuratu ahal izango duzue.  Edozein udalekutan interesatuta egonez gero ahalik eta azkarren bankuko ordainketa burutzea gomendatzen dugu biziki, zeren eta ordainketa agiriaren datak ezarriko du erreserba zenbakia.

IKASTOLAN BURUTUTAKO EKINTZAK

Laudio Ikastolan ekainaren 21etik uztailaren 23ra Enjoy English eta udaleku irekiak burutzeko aukera aurrerago iragarriko ditugu.