Aita Marin izandako esperientzia partekatu du ikasleekin Ane Intxaurraga ikasle ohiak
Ane Intxaurraga Garcia ikasle ohia izan dugu bisitan Ikastolan Aita Mari itsasontzia Mediterraneo Erdialdean burutzen ari den bere bostgarren eginkizunetik itzuli berria. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 4.eko ikasleekin bildu da pertsona etorkinen giza eskubideen alde erizain bolondres bezala izandako esperientzia partekatzeko.
SMH (Itsas Salbamendu Humanitarioa) gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari proiektuaren xedea azaldu zien ikasleei eta hainbat egoeraren inguruko hauskarketa ere proposatu. Lehen Hezkuntzan marrazki baten bidez bat-batean maletak egin eta ezagutzen duten bizitza uzteko arrazoiak irudikatzea proposatu zien gaiara hurbiltzeko, eta DBHn mapa baten gainean pertsona etorkinen jatorrizko herrialdeak kokatu zituzten hausnarketa abiatzeko.
Aurrez aurreko topaketa handirik burutu ezinik, gelen arteko on-line konexioak baliatu genituen esperientzia aldi berean ikasgela ezberinetan garatu ahal izateko. Agurtu aurretik, Ikastolako komunitate osoarekin mezu bat partekatzea proposatu genion:
Aita Mari proiektuari buruz gehiago jakiteko, bisitatu: https://www.smh.eus/eu/nor-gara/