Ikasleak prest 10.000 km baietz! erronkan parte hartzeko.
Laudio Ikastolako ikasleek dena prest dute igandean, martxoak 14, 10.000 kilometro baeitz! erronkan parte hartzeko.
Lan eta lan ibili dira azken egunetan. Ibilbidean parte hartzen duten bitartean eramango dituzten banderin koloretsuak prestatu dituzte! Horrez gain guztion artean egindako kilometroak irudikatzeko erakusketa erraldoia osatuko dute ere institutuko aterpea oinatz koloretsuz betez.
Zuek bai artistak!
Gogoan izan erronka, Martxoaren 14an, 09:00etatik 19:00etara Zumalakarregi etorbidean, baietz guztion artean 10.000 kilometro osatu joan-etorrietan anbulatoriotik Gurutze Gorrira.