Ikastolako ingurua ezagutzeko txangoa egin dute 2 urteko ikasleek
Neguaren azken txanpa udaberri bihurtu den honetan, Laudio Txikiko 2 urteko haurrek gure basoak deskubritzeko aukera paregabea bailiatu eta Ikastola ingurua ezagutzeko txangoa burutu dute.
Goiz-goizetik eguzkiak gorputzak berotuta, energiaz bete, eta zuhaitzen artean esploratzera ekin zioten. Motxilak soinean zituztela, abenturaz jositako bidea bizi izan zuten: itsasoa baino handiagoak ziruditen putzuetan salto egin, zuhaitzen atzean kukuka ibili, naturak eskaintzen zizkien altxorrak jaso…
Izugarria izan zen! Eta bat-batean… zelako ezustekoa! Astoa beraie deika, arrantzaka! Beti da momentu ona lagun berriak egiteko, lau hanketan ibiltzen badira ere. Emozioz betetako eguna izan zen, porrot eginda bukatu zuten baina… gure oroimenean mimoz gordetzekoa, dudarik gabe.